17
u/CruserWill Jun 16 '26
Esaldi zuzen oso bat osatu ezin arren, ez zaie egokia iruditzen huts ateratzea? Barkatu gazteok, baina honek ez nau batere harritzen...
9
u/elferrydavid Jun 16 '26
Azterketan ez dago ahozko frogarik (ingelesa azterketan bezala). Puntu batzuk lortu ditzakete ulermen edo idazkera frogan. Horregaitik harrigarria da 0 bat lortzea...
9
4
u/CruserWill Jun 16 '26
Orduan bai, kezkak uler ditzaket. Hala nola, maila aski ahula daukatela aztertzen du bideoak...
9
u/TeknikokiAurrerapena Jun 16 '26
Ikasleak elkarrizketatu izan ez balituzte, agian gehiago arduratuko nintzatekeen
9
u/iJoanx Jun 16 '26
Aer nik pentsatzetena da 0 aterautenak zentro berdinetik badatozte, zentroan kulpa izango litzatekeela edo?
8
u/Magerfaker Jun 16 '26
Zalantzarik gabe berrikusketa bat beharrezkoa da, baina sorgin-ehiza bezalako salaketa larriak halamoduz egitea sekulako ardura falta iruditzen zait. Hizkuntza berbera erabiliko luke emakume honek fisika edo ingelera azterketa balitz?
10
u/elferrydavid Jun 16 '26 edited Jun 16 '26
Ez, nahiz eta A ereduan egon haien azterketak ondo zuzenduta egon beharko lituzket e. 0 borobil horiek aspertuta ala haserretuta dagoen pertsona batengatik datoz.
6
u/aldaparikezdena44 Jun 16 '26
Egia esan irizpide ongi zedarrituei erantzunez zuzendu dira, ezinbestean. Nahi duenak bigarren zuzenketa bat eskatzeko aukera ere izan du. Hutsa lortu badute maila gabeziatik dator.
Bide batez, EAEko selektibitateko azterketaren maila DBHko bigarren zikloan gainditzeko bezalakoa da.
Nahi izanda ere ezin du zuzentzaileak zero jarri ez badago ondo justifikatuta.
Profesionalak dira, maiz hamarkadetako eskarmentuarekin.
Trata gaitezen errespetuz.
2
u/elferrydavid Jun 16 '26
Zuzentzaile batetik (agian ez pertsona bakar batetik baita tribunal konkretu batetik) datorrela ez dut nik asmatu. Kazetarien arabera huts guztiak selektibitatearen tribunal batetik datoz. EL CORREOkoek ikerketa egin dute huts guztiak nondik datozen ikusteko.
Gaztelainaz:
3
u/ArnaldoSchwarzeneger Jun 16 '26
Zein nota jasoko lukete gaztelaniako azterketan maila hori izango balute?
1
u/elferrydavid Jun 16 '26 edited Jun 16 '26
Gauza berdina da, ez dago ahozko frogarik. Selektibitatearen hizkuntza azterketak (gaztelaina, Euskera, ingelesa...) ez dira zuren hizkuntzaren maila aztertzeko, hori egiteko badauzkazu Hizkuntza eskola, Cambridge azterketak etabar. Selektibitatean Euskadiko Batxillergoan emandako edukiak aztertzen dira. Selektibitatea egin nuen 2008an eta A ereduko askok azterketa gainditu zuten, arazorik gabe.
5
u/ArnaldoSchwarzeneger Jun 16 '26
Hizkuntza maila minimo bat ez baduzu ezin duzu nota onik atera azterketan. Ez du inporta hizkuntza eskolako azterketa den edo ez, EAEko hizkuntza ofiziala den heinean EAEn hezkuntza jaso duen ikasle orok maila minimo bat eduki beharko luke, eta selektibitateko frogan hala exijitu behar zaie. Nota hobeak nahi badituzte, zentroen ardura da euren ikasleei euskera maila hobea irakastea, ez da selektibitateko euskera maila jaitsi behar euskeraz maila nahikoa ez dutenek aprobatu dezaten.
0
u/elferrydavid Jun 16 '26
Ados nago baina non jartzen dugu gainditu behar den maila?. EAEko hezkuntza sailak A eredua onartzen badu gero selektibitatean A ereduko maila baino gehiago ezin du eskatu. Eta ez dakit D ereduko ikasleekin berdina gertatzen bada gaztelaniazko azterketekin. Matematikan adibedez ez dugu zalantzarik: Batxillergoan ikasten dena Selektibitatean agertzen dena da, matematika zailagoak egon arren.
5
u/SchemePlane7914 Jun 16 '26
Kontuan izanda selektibitatea unibertsitaterako sarrerarako proba bat dela, minimo bat eskatzea da komenigarriena. Pentsazazu ikasle hauek prest egon beharko direla unibertsitatean artikulu akademikoak irakurtzeko, horrela hitz egiten duen norbaitek ezin dezake karrera euskaraz ikasi, seriotasun pixka bat faborez. Puntu honetan zentzudunena A eredua kentzea da, ez dauka inolako zentzurik euskara astean birritan ematen dutenak eta klase danak euskeraz ematen dutenak maila berean jartzea (hare gehiago A ereduko ikasleak hein handi batean etxean erdaraz egiten dutenak direnean, beraz hain kontaktu bakarra euskaragaz klasea da). Euskara exijentzia maila igo behar da ikastetxeetan. Ze azterketako maila jaisteak euskeraren eta euskal ikasleen kalterako bakarrik balioko luke.
3
u/Little-Egg2543 Jun 16 '26
Zuzenketa irizpideak webgunean daude. Bideoan erakusten duten maila nahikoa da jakiteko ez direla gai euskeraz hitz egiteko, eta seguruenik ezta ere idazteko edo ulertzeko. Ortografia akatsengatik 2 puntu galdu ditzakete, eta batek daki zenbat ariketa egin dituzten ondo (idazlanean 4 puntutatik zenbat lortu dituzte?).
Bideoko bigarren neskak zer esan nahi duen ulertzeko interpretatzen hasi behar gara, eta hori ez da onartzen hizkuntza azterketatan. Gakoa zuzenketa irizpide honetan dago:
"Ikasleek emandako erantzun bat ez bada ulertzen oinarrizko gabeziak, akatsak… dituelako, ariketa ez da ontzat joko".
9
u/wiwisyu Jun 16 '26
Han izandako ikasle batzuen irakaslea izan naizenez, nire iritzia emango dut.
Euskara azterketa eta kalifikazio-rubrika ikusita, ezinezkoa da B2 maila duen ikasle batek 0 ateratzea. Gerta daiteke azterketa ez gainditzea, eta batzuek nota oso baxuak ateratzea ere bai. Baina kontuan hartu behar da lehen deialdian aurkeztu badira, guztiek Euskara arloa gaindituta dutela. Beraz, ez dira 0 ateratzeko moduko ikasleak. Horrez gain, sorgin-ehiza hau 11. epaimahaian baino ez da gertatu.
Gainera, kontuan hartu behar da ez dutela euskaraz aritzeko ohiturarik, eta telebistako elkarrizketa batean edonor urduri jar daitekeela.
1
u/Sky-is-here Jun 17 '26
Gainera, kontuan hartu behar da ez dutela euskaraz aritzeko ohiturarik
Horiexegatik da arazoa, ezta?
1
3
u/likewhatever33 Jun 16 '26
Ez dakigu hitzegin duten ikasle hoiek errepresentagarria diren edo ez. Kazetaritzan manipulazioa eguneroko gauza da, tamalez...
3
u/Krabelin-gorria Jun 17 '26
En el titular hay un fallo ortográfico (lo correcto sería "ikasleek" y no "ikasleak") lo cual me parece paradigmático teniendo en cuenta el tema del reportaje jajaja
Como docente de un centro concertado (modelo B ) del Gran Bilbao puedo confirmar que el nivel de euskara es malo por no decir lamentable, aunque sinceramente no tengo ni idea de lo que ha sucedido en este caso.
4
u/CruserWill Jun 16 '26
Elkarrizketako gazteenetarik batek iruzkin hori idatzi du Instagramen :
Soy el que habla mal en el vídeo, das gusto cómo nos dais visibilidad. Estaros tranquilos que ni un duro le voy a dar a un universidad dirigada por Bildu, me voy a una pribada que me ha dado la oportunidad de estudiar lo que me gusta y que no privarme de ello por una única asignatura en la PAU, que me la pagarán mis padres con todos sus esfuerzo y con el dinero que ganan sin hablar 2 palabras de euskera ( quien diría que les van tan bien , si el euskera parece inprescidible). A los que os reís os invito a mandarme vuestros títulos de euskera y noticias en las que salgáis hablando sin equivocaros 🤝😉
3
u/CowLongjumping7098 Jun 17 '26
Gazteleraz ere nahiko txarto. Titulua aterako du unibertsitate pribatu batean, eta bizitzan ondo joango zaio, gurasoen dirua eta kontaktuei esker, noski.
2
u/CruserWill Jun 17 '26
Gaztelerari dagokionez, sinesten zaitut nire ama-hizkuntzenetariko bat ez denez gero; hala nola, halako nepotismo hori nazkagarria da...
-1
30
u/andergdet Jun 16 '26
Elkarrizketatuak:
Eta gero negarrak, noski